• Aste honetako bertso-saioak

    2013-05-23, osteguna, Kanpezu

    Mendialdeko bertso-eskolartekoa eta ikastetxeen arteko topaketa. 14:30 Kultur Etxean. Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea

    2013-05-25, larunbata, Aramaio

    Bertso-poteoa. Eguzkierripa Rock jaialdia. 12:30ean, goiko tabernetatik hasita Bertsolariak: Beñat Burgi, Maria Izaga, Sabin Aranburu, Beñat Zalakain eta Paula Amilburu. Antolatzailea: Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanblada (ATGA)

    2013-05-25, larunbata, Aramaio

    Bertso-tabern. Eguzkierripa Rock jaialdian. 21:00 Bertsolariak: Ander Solozabal, Jagoba Apaolaza eta musikariak (Akordeoia, "Jere", Saxofoia: Mikel Irusta, Gitarra: Jorge Lauzurika, Bateria: Gorka Etxebarria, Bibolina: Maddi Ane Txoperena Antolatzailea: Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanblada (ATGA)

    Read more...

    0 comments

  • Gorbeialdeko Bertso-eskolartekoa Aramion

    Aurreko asteburuko bi topaketen ostean, Arabako eskolartekoaren azken-aurreko topaketa ospatu zuten larunbatean Aramaion. Bertan Aramaioko bertso-eskolako haur eta gazteek eta Legutioko bertso-eskoletako gazteek hartu zuten parte. Arratsaldeko 17:30etan hasita Xabi Igoaren aginduetara bertsotan aritu ziren txikiek irudimen, alaitasun eta daukaten bertsolari senaren erakustaldi bikaina egin zieten Sastiñan batu ziren adin askotako entzule, lagun eta senitartekoei. Txalo zaparrada beroa jaso zuten, agerian geratu baitzen ikasturte osoan zehar egin duten lan bikaina, eta daukaten bertsotarako gogo eta grina, Ekainaren 1ean legutiora ere eramango dutena zalantza izpirik gabe.

    Horien ostean Gazteen txanda izan zen eta hauek ere ez ziren atzean geratu. Oholtza gaineko bost mutilek saio bizi eta atsegina eskaini zuten, eta eskertzekoa izan zen oholtzan erakutsi zuten plazako jarrera. Publikoak gozatu egin zuen.

    Gasteizen sailkatutako Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena, eta Zalduondon sailkatutako Egoitz Iradier eta Jon Unai Axperekin batera, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategik kantatuko dute Legutioko Arabako bertso-eskolen egunaren barruan ospatuko den eskolarteko finalean.

    Arabako Mendialdean izango da azken topaketa ostegun honetan arratsaldeko 14:30etan hasita. Bertan Ibernalo Ikastola, Maeztuko herri eskola eta Kanpezuko institutuko haur eta gazteek emanaldia eskainiko dute kultur etxean, bertso sorta kolektiboak abestuko dituzte, eta saioan bertan Mendialdeko bertso-eskolako haurren bat-bateko saioa izango dugu.

    Ekainaren 1a noiz helduko irrikitan daude arabako eskualde guztietako bertsolari eta bertsozale gazteak.

    Read more...

    0 comments

  • Aste honetako bertso-agenda

    2013-05-16, osteguna, Laudio

    Hitzaldia: Zortziko zabala, Andoni Egaña. 19:00 Basalarrina elkartean Antolatzailea: Topagunea

    2013-05-17, ostirala, Gasteiz

    Bertso-afaria. 20:30 Armentia Ikastolan. Bertsolariak: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika, Uxue Ruiz de Arkaute Antolatzailea: Armentia ikastola

    Kartela: https://www.box.com/s/gh175q9ij161f64f437i

    2013-05-17, ostirala, Agurain

    Bertso-poteoa. "Arabako Bertso-eskolek 11 opari" 20:30 Herriko Tabernatik hasita Bertsolariak: Lautadako, Aramaioko eta Gasteizko bertso-eskolakoak Antolatzailea: Lautadako bertso-eskola

    Kartela: https://www.box.com/s/mv5grtf1tjhci0x4m07a

    Kartela 11 opari saio guztiak: https://www.box.com/s/q7fmo3asuj982dly4o4g

    2013-05-18, larunbata, Izarra

    Urkabustaizko Esaera Zaharren Txapelketa 11:30 poteoan (frontoia tabernatik hasita) Bertsolariak poteoan: Andoni Zubizarreta, Maite Murga. Bazkaria: 14:30 Bertsolariak bazkarian: Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez. Antolatzailea: Urkabustaizko Bertso-eskola

    Kartela: https://www.box.com/s/f2x68v5unvuw7n7nzdtw

    2013-05-18, larunbata, Aramaio

    GORBEIALDEAKO ESKOLARTEKO BERTSO TOPAKETA 17:30ean Kultur Etxean. Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea

    Kartela: https://www.box.com/s/tvfa44cxr6ouvd62zkzm

    2013-05-18, larunbata, Gasteiz

    Hordago taberna, 20:30 Menorkako glosadoreak: Esteve Barcelo “Verberol”, Joan Moll “Joanet” eta Ismael Moll “Pele” (gitarra) Itzultzailea: Marc Ferrer Bertsolariak: Oihane Perea, Ruben Sanchez, Iñaki Viñaspre, Irati Anda. Gai-jartzailea: Marta Ugarte Antolatzailea: Gasteizko aek

    2013-05-18, larunbata, Aramaio

    Iturrixa Sagardotegia, 21:30 Menorkako glosadoreak: Esteve Barcelo “Verberol”, Joan Moll “Joanet” eta Ismael Moll “Pele” (gitarra), Itzultzailea: Marc Ferrer Bertsolariak: Xabi Igoa, Ander Solozabal eta Aramaioko Bertso-eskola. Afaria 20€ Antolatzaileak: Glosadoreak

    Read more...

    0 comments

  • Bertso-eskola artekoa Gasteizen eta Lautadan

    Ostiralean, Maiatzak 10a abiatu zen arabako bertsolari gaztetxoen eskolartekoa, Gasteizko Armentia ikastolan. Bertan Bertxilika Armentia ikastolako bertso-eskolako, Xagumendi bertso-eskolako eta Alde zaharreko bertso-eskolako haurrak aritu ziren bertso-sortak eta bat-bateko bertsoak kantatzen. 40tik gora haur aritu ziren oholtza gainean. Horien ondoren gazteen eskolarteko lehen kanporaketa jokatu zen, Gasteizko eta Murgiako bertso-eskolen parte hartzearekin. Iñaki Tena eta Maialen Arrausi gasteiztarrek lortu zuten finalerako txartela.

    Biharamunean, Maiatzaren 11an Zaduondoko Lazarraga jauregian izan genuen Arabako Lautadako bertso-eskolen eskolarteko topaketa eta festa eguna. Arratsaldeko 17:30etan Jauregiko Ekitaldi areto dotorean Zalduondoko bertso-eskolako eta Aguraingo bertso-eskolako haurrek bertso sorta musikatua eta bat-bateko bertsoak eskaini zituzten entzuleen txalo beroen artean. Txikien emanaldia amaitutakoan merienda goxoa eta talde argazkia atera zuten beratutako haur, gazte, heldu eta guraso guztiek elkarrekin. Ondoren gazteen bat-bateko kanporaketaren txanda izan zen. Arabako eskolarteko finalerako txartela eskuratu zuten txikien taldeak eta baita puntu gehien bildu zituzten bi gazteek ere: Egoitz Iradier Zalduondoarrak eta Jon Unai Aspe Aguraindarrak.

    Datorren asteburuan izango da azken topaketa Aramaion. Bertan legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txanda izango da.

    Arabako eskolarteko festa Ekainaren 1ean izango da Legution, goiz eta arratsaldez.

    Read more...

    0 comments

  • Arabako Bertso-eskolartekoa hastera doa

    Arabako Eskolarteko Txapelketa Arabako bertso-eskola guztiek parte hartzen duten topaketa da, 18 urtetik beherakoak dira partaide guztiak.

    Festa kutsu eta lagun artean bertso eskolek bertsotarako duten gaitasuna erakusten dute.

    Eskualdez eskualde eta baita herrialde mailan ere topaketa ezberdinak burutuko dira maiatzean eta azkena Legution izango da egun osoko festa giroan.

    Maiatzean zehar topaketa ezberdinak egingo dira. Gasteizko, Lautadako, Gorbeialdeko eta Mendialdeko gazte eta gaztetxoak izango dira aurtengoan Araban oholtzaratuko direnak.

    2013-05-10, ostirala, Gastéiz

    Gasteizaldeko Eskolartekoa

    Ordua: 17:30 Lekua: Armentia ikastola

    Txikiak: Bertso-eskolak: Bertxilika, Xagumendi

    Gazteak: Bertsolariak: Iñaki Tena, Maddalen Arrausi, Unai Argote, Ane Amor, Ianire Nazabal, Jon Santxez Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea

    2013-05-11, larunbata, Zalduondo

    Lautadako Eskolartekoa

    Ordua: 17:30 Lekua: Lazarraga jauregia

    Txikiak: Bertso-eskolak: Agurain, Zalduondo

    Gazteak: Bertsolariak: Jon Unai Aspe, Egoitz Iradier, Irati Ruiz de Pinedo, Naur Jungitu, Aitor Najera, Asier Luiaondo

    2013-05-18, larunbata, Aramaio

    Gorbeialadeko Eskolartekoa

    Ordua: 17:30 Lekua: Kultur etxea

    Txikiak: Aramaio,

    Gazteak: Bertsolariak: Ibai Pérez, Beñat Zalakain, Iñaki Lertxundi, Sabin Aranburu, Peru Abarrategi, Unai Etxenausia, Andoni Rubina, Jon Izaga

    2013-05-23, osteguna, Kanpezu

    Mendialdeko Eskolartekoa

    Ordua: 14:30 Lekua: Kultur etxea

    Txikiak: Ibernalo ikastola, Kanpezu institutua eta Maeztuko eskolako haurrak. Bertso sortak eta bat-batekoak.

    Gazteak: Kanpezuko institutuko gazteak bertso sortak.

    2013-06-01, larunbata, Legutio

    Araba Osoko Eskolarteakoa

    Goizean txikiak

    Bazkaria,

    Arratsaldean handiak

    Ilunabarrean bertso-taberna

    Read more...

    0 comments

araba bertsozale web goiko banner argazkiarekin grisean

Eskerrik asko bazkide!

ej logoa